"Gure helburua beti da zure ongizaterako onena eskaintzea. Hobetzeko eta ikasteko gogo etengabea dugu; horregatik, etenik gabe prestatzen eta espezializatzen gara, onena eskaini ahal izateko. "

Shuyana | Inma y Miren

Inma eta
Miren

Miren Ibarzabal eta Inma Esnaola gara. Gure Shuyana proiektuarekin 1990eko abenduaren 17an hasi ginen, ilusioarekin eta gure energia guztiarekin. Denbora horretan guztian, larruazal arazotsuetan espezializatu gara, eta 25 urte baino gehiago daramatzagu larruazala zaintzen eta edertzen.

Azalaren profesional gisa garatu gara, eta uztartu ditugu medikuntza txinatar tradizionalaren milaka urteko teknikak eta teknologia gaurkotuenak eta berritzaileenak.

Behar dituzun mimoa eta aholkularitza aurkituko dituzu Shuyanan.

Gure esperientzia zure larruazalaren zerbitzura jartzen dugu.

Shuyana | Nuestra FilosofíaShuyana | Cosmética personalizada

Gure
filosofia

Gure interesik eta motibaziorik handiena kalitatezko zerbitzuak eskaintzea da, zure edertasun-helburuak betetzeko eta zure ongizatea indartzeko. Tratamendurik berrienak aplikatzen ditugu eta denon eskura jarri, produktu eta zerbitzu onenak hautatzen ditugu eta emaitza eraginkorrak lortzen. Hori guztia zu ondo sentiarazteko, xehetasun guztiei begiratzen dien espazio bero eta abegikor batean.

Kosmetika
pertsonalizatua

Zure azala bizitzen ari den premiara egokitzen dugu kosmetikoa. Formula esklusiboak sortzen ditugu, zure onena ateratzen laguntzen digun Kinesologiaz baliatuta.

Kinesologia-testa
Teknika honetaz baliatuta definitzen dugu une jakin batean behar dituzun tratamendurako eta kosmetikarako protokoloa.

Shuyana | Nuestra Labor

Gure
lana

Shuyanan estetikaren esparruan garatzen dugu jarduera, tratamenduak, edertasun- eta ongizate-terapiak eskainiz, zure neurrira.

Osagarri gisa, lehen lerroko estetika marken produktuak jartzen ditugu salgai, probatzen dituztenen gogobetetzea bermatuz.

Shuyana | Markak

Sinadura kosmetiko profesionalak eta salmenta publikoa, estetika zentroetan soilik.

PHYRYS
DermaControl-en purutasuna, tratamendu-metodoa eta erosotasuna, arazoren bat duen larruazalarentzat.

Zahartzea prebenitzeko eta ehuna konpontzeko teknologia aurreratuko kosmetikoak.

ARTDECO
Skin Yoga aurpegi-lerroa, bat egite ezin hobea lore-printzipio aktiboetan, lurrinetan, modernitatean eta prezio lehiakorretan.

CAVIAR
Luxua larruazalarentzat. CAVIAR + ORO larruazal helduak elikatzeko. Konbinazio perfektua.

ESTHEDERM
Marka aitzindaria fotobiologian (eguzki teknologia). 40 urteko ikerketak patente esklusiboak sortu ditu azaleko defentsa mekanismo naturaletan inspiratuta. Eguzkiarekiko intolerantzia duten larruazaletan espezialista. Gorputza murrizteko eta sendotzeko gorputz-tratamenduko kosmetikoak.

KOSMETIKA BIOENERGETIKOA
PHYTO 5

Suitzan fabrikatutako produktuak, kalitate handiko osagai naturalekin, aurpegia, gorputza eta ilea zaintzeko diseinatuak, eta, bereziki, prozesu onkologikoak igarotzen ari diren pertsonentzat. Larruazalaren eta ehunaren fisiologia lantzen duten aldi berean eta gure bizi-energiaren barne-fluxua berrezartzen dute. Txinako Medikuntzako 5 elementuetan oinarrituta, gure gorputza naturarekin harmonian mantentzeko diseinatuta daude. Linea Agelles La Cure sello Bio eta Ecocert.

BEAUTY ENERGY
Sekretua barruan ezkutatuta.
Landareen biorritmo naturalak, purutasunik handiena eta eraginkortasun energetiko eta funtzional handiena gordetzen dituzte. Ez dute ez paralelorik, ez koloratzailerik, ez lurrin sintetikorik, ez olio mineralik, ez petrolioren deribaturik..

Makillajea: andregaiak, zeremoniak, ospakizunak…

Automakillaje-ikastaroak

Betileen aplikazioa…

Festak: Despedidak, urtebetetzeak, erretiroak...

Shuyana Azalean

Jar zaitez
harremanetan gurekin

>

Dudarik badaukazu edo gure zerbitzuez gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin, beldurrik gabe.

Shuyana Azalean

Newsletter

>

Apuntatu gure newsletter-era, hortxe ematen dugu-eta larruazalari buruzko gure berritasun, tratamendu eta aholku guztien berri.