Shuyana Azalean

Estetika
Teknologikoa

Arazoak dituzten larruazaletan espezializatuak

Gure zentroan aurrerapen teknologikoak eskaintzen ditugu, zure beharretara ondoen egokitzen diren programa konbinatuak egiteko... Zure larruazala oxigenatu, hidratatu, argitu eta zaintzen dugu, hari elastikotasuna eta irmotasuna emanda. Emaitza eraginkorra eta iraunkorra da. Biguntasuna, zimurrak eta espresio-marrak tratatzen ditugu, baita kokospea, begi azpiko poltsak eta abar ere.

Shuyana | Estética tecnológica

"Perfekzioa bilatzen dugu inperfekzioan. Teknologiaren eraginkortasuna eta tratamenduena konbinatzen ditugu, zure larruazala hobetuz.”

Tratamenduak
Aurpegikoak

  • Akne
  • Akne arrosa
  • Dermatitisa
  • Kuperosia
  • Zahartzea
  • Lasaitasuna
  • Diskromiak

Erabilitako
teknikak

Medestec:
(Diatermia, irrati-maiztasuna)

Diatermiaren bitartez, barruko tenperaturaren igoera bat gertatzen da, eta horrek baskularizazioa areagotzen du, zelulak birsortzen ditu eta kolagenoa estimulatzen du, eta horrela elikagai- ekarpena eta oxigenazio zelularra hobetzen ditu. Entzima liofilizatuekin batera erabilita, larruazalaren lasaitasuna, zimurrak eta espresio-marrak, kokospea, begi azpiko poltsak eta abar tratatzen ditugu. Emaitzak 1. saiotik aurrera ikusten dira.
www.medestec.es

Mesoterapia Birtuala:
(Elektroiragazkortzea)

Lortzen du larruazalaren iragazkortasuna alde baterako aldatzea, eta horrek aukera ematen du produktuak dermis erdiraino sartzeko, horrela printzipio aktiboen absortzioa %100ekoa delarik.

Ultrasoinuak:

Maiztasun handiko uhinak bero bihurtzen dira eta horrek odol-fluxua areagotzen du, drainatze linfatikoa eta azalaren iragazkortasuna aktibatuz.

Mikrodermoabrasioa:

Teknika elektrostatiko honek aukera ematen digu esfoliazio mekanikoa egiteko diamanteko mikrokristalekin. Larruazalaren kanpoko geruzaren birsorkuntza sustatzen du, eta aldi berean, fibroblastoena, kolagenoren sorkuntza handituz. Nahasmendu pigmentarioak eta aknearen ondoko marka eta orbanak arindu, eta poroak eta zimurrak leuntzen ditu.

Shuyana | Estética tecnológica

Kosmetika Profesionala

AHA kosmetika:(alfahidroxiazidoak)

Liposometan kapsulatutako fruituen azidoak. Oreka ematen die larruazal koipetsuei, arindu egiten du zahartzea, eta diskromiak…

Zelulen Hazkunde Faktorea.

Goi kosmetika profesionala (kosmonautikoak) Eragin hirukoitza:
· EGF
Epidermisaren Hazkunde Faktorea.
· FGF
Fibroblasto Hazkunde Faktorea.
· KFG
Keratinozito Hazkunde Faktorea.

HAZKUNDE-FAKTORE BAT LARRUAZAL MOTA BAKOITZARENTZAT.
PBSERUM ENTZIMA LIOFILIZATUAK.

R3 formula:

Zure azala leheneratu, sendotu eta birsortzen dute. Oso proteina bereziak dira. Erreakzio kimiko eta metabolikoak katalizatzen dituzte.

KERATINASA, KOLAGENASA, LIPASA, HIALURONIDASA

Shuyana | Estética Tecnológica

"Gantz lokalizatua ezabatzen du eta zure ingurua birmoldatzen, zure larruazalari irmotasuna eman eta beraren testura hobetuz.”

Gorputz-tratamenduek lagundu egiten digute gorputza orekatzen, nahasmendu estetikoak izaten baititu arrazoi desberdinak direla-eta (elikadura, sedentarismoa, haurdunaldia, e.a.). nahasmendu horiek programa berezien bidez tratatu ditzakegu, zirkulazio-sistema berrorekatuz, toxinak kanporatuz, eusteko ehuna indartuz eta silueta harmoniatsuago eta biziagoa lortuz.

Gorputz tratamenduak

  • Erreduzitzaileak
  • Drainatzaileak
  • Zelulitisaren aurkakoak
  • Zirkulatorioak
  • Sendogarriak
  • Erditze ondokoak

Erabilitako
teknikak

Medestec:

Medestec enpresak teknologia aitzindari bat eskaintzen du irrati-maiztasuneko tratamenduen bidez, ehuna orekatu eta birsortzen baitu organismoaren gaitasun zelularraz baliatuta eta bitamina antioxidatzaile eta entzima liofilizatuak dituen landare-olioak erabilita. Emaitzak 1. saiotik aurrera ikusten dira, eta hobekuntzak jarraitzen du tratamendua bukatuta ere.
www.medestec.es

Vacumterapia Drainatzea:

Bizi-erritmodun bentosekiko tresna, likido organikoen mugimendua azeleratzen duena (odola eta linfa) estimulando el metabolismo.

Ultrasoinuak:

Maiztasun handiko uhinak bero bihurtzen dira eta horrek odol-fluxua areagotzen du, drainatze linfatikoa eta azalaren iragazkortasuna aktibatuz.

PBSerum Entzima Liofilizatuak:

Zelulitisaren aurkako eragina duen entzima-koktela, gantza erre eta larruazala irmotzen dutenak.

Shuyana Azalean

Newsletter

>

Apuntatu gure newsletter-era, hortxe ematen dugu-eta larruazalari buruzko gure berritasun, tratamendu eta aholku guztien berri.